Itxi

Faktoria

Juan Mari Aburto Bilbo alkatea

'Onartuko nuke neurria, baina ez dut uste Bilbo konfinatzeko egoeran gaudenik'

Tokian-tokiko konfinamendua bideragarri egiten duen Euskadiko Osasun Larrialdi Egoera indarrean sartu den egunean, gaur gaurkoz Bilbon itxialdia ezartzeko aukera erabat baztertu du Aburto alkateak.

  • Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea

    Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea

    18:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Lanpetuta eta arduratuta" dago Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea. Koronabirusak erabat aldatu du hiriarentzat hilabete hauetarako aurrikusten zuen estrategia eta bereziki kezkatuta begiratzen die kutsatutakoen datuei. Osasun sailak ez ditu igandeko boletinean herriz-herri banatu baina, Aburto alkateak 'Faktoria'n baieztatu du Bilbo hirian 150 kutsatu inguru atzeman dituztela, Bizkaian agertu diren kasuen erdia. Bizkaia da, hain zuzen, koronabirusak kutsatu dituen herritar kopuru handiena hartzen duen herrialdea baina, ez du uste Aburtok martxoko egoera berdinean daudenik: "kutsatu asko egon arren, erietxeetan ez dago pertsona askorik, euren egoera ez da larria" eta horregatik uste du, "Bilbo ez dagoela konfinatzeko moduko egoera batean". Gaur bertan indarrean sartu den Osasun Larrialdi Egoerak tokian tokiko itxialdiak agintzeko aukera emango dio Euskadin aginte bakarra hartuko duen Iñigo Urkullu Lehendakariari. Agindua badator, onartuko duela esan du Bilboko alkateak baina, nabarmenduz "ez gaudela egoera horretan".

Osasun larrialdi egoera izendatzea ezinbestekoa da Aburtoren hitzetan, agintari bakar batek lidergoa har dezan. Ostalaritzan murrizketak ezartzea defendatu du, "gaueko aisialdian lasatu egiten garelako" eta ulertzen du merkatari eta ostalaritzen kezka. Udara honetan behera egin dute asko bisitariek Bilbon, hotelek gaur egun gelen herena baino ez dute saldu eta horrek hiriko Barne Produktu Gordinean eragina izango duela uste du. Birusak oztopatu egin ditu aurtengorako aurrikusita zeuden turismo ekitaldi handiak baina, 2021ko planei eutsi die, kontzertu handiak, "eurokopa eta tourra Bilbora ekartzea" lehentasunen artean aipatu ditu Juan Mari Aburtok.