Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Arantxa Tapia: "Horrelako neurriak denbora askorako izango dira"

Tapia sailburuak 'Faktoria'n azaldu duenez, Jaurlaritza berriak irailetik aurrera aztertuko du neurri berriek ostalaritzan izango duten eragina, eta zer egin sektoreak bizirik irauteko.

  • Arantxa Tapia, artxiboko argazki batean

    Arantxa Tapia, artxiboko argazki batean

    6:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Babes zibileko aholku batzordeak koronabirusaren zabalpenari aurre egiteko neurri berriak onartu eta biharamonean, Arantxa Tapia sailburuak adierazi du Euskadi Irratian, "modu berri batera eraman behar dugula gure lehengo bizimodua". Birusarekin bizitzen ikastea tokatzen zaigu, sailburuaren esanetan, "taldeak txikiagoak eginez, distantzia mantenduz, maskarak erabiliz eta garbitasuna bermatuz, eta osasun ikuspegitik ezartzen diren neurriekin, pentsatzen dugu lortuko dugula guzti hau kontrolatu ahal izatea".

Ahalegin horren baitan kokatu ditu ostalaritza esparruan hartutako neurriak: besteak beste, zutik konsumitzeko debekua, eta gutxieneko distantzia mahai ezberdinetako bezeroen artean, metro terdikoa izatea. Kaltetutako sektoreentzat laguntza berriak erabakitzea, Jaurlaritza berriaren esku utzi du Tapiak: "irailetik aurrera jaurlaritza berri bat  izango da eta tokatzen zaion sailburuak eseri beharko du sektore desberdinekin eta aztertu nola landu datozen hilabeteak. Horrelako neurriak denbora askorako izango dira seguruenik, eta pentsatu beharko da zer egin sektoreak bizirik iraun dezan".

Sailburuak azpimarratu du ekonomia eta osasuna uztartu egin behar direla. Ekonomiarik gabe ez dagoela osasun sistemari eusterik ezta osasuna bermatu gabe ekonomia aurrera ateratzerik.