Itxi

Faktoria magazina

Joxe Mari Beristain

"Trumpek esan duen guztia bete du"

Joxe Mari Beristain markinarrak AEBetako hauteskundeak Trumpek irabaziko dituela uste du, edo hori nahi du behintzat.

  • Joxe Mari Beristain

    Joxe Mari Beristain

    42:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

AEBetako presidentea aukeratzeko hauteskundeei begiratuko diegu, baina bertan bizi diren euskaldunen begietatik. Joxe Mari Beristain markinarra umetan joan zen Ameriketara gurasoekin eta bizitza bertan egin du. Ez ditu  sustraiak ahaztu, baina "amerikano petoa" dela dio berak. Marine ohia, Vietnamgo gerrako beteranoa eta Las Vegasko Euskal Etxeko presidente izandakoa da. "Faktoria"n esan du huateskudneak Donald Trump egunko presidenteak irabaziko dituela, edo hori nahiko luke behintzat. Izan ere, "prometitzen duen guztia betetzen" duela esan digu Beristainek, eta bere agintaldian ia dena ondo egin duela iruditzen zaiola. Bere kontra 'fake news'ak erabiltzen direla salatu du.

Entzun elkarrizketa osoa!