Itxi

Faktoria

MEMORIA HISTORIKOA

J.M. Landa: "Memorizidio bat egin zen 40 urtez eta horri buelta eman behar zaio"

Euskadin Gerra Zibilean hildako 21.000 biktimen errolda osatu du Gogora institutuak. Lan hori ondu duten historia eta zuzenbide ikerlarien hitzak bildu ditu 'Faktoria'k, senideen lekukotzekin batera.

  • Argazkia: Gogora

    Argazkia: Gogora

    25:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gogora institutuak Euskadin Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan hildako 21.000 biktimen errolda osatu du. Datu base publikoa pasa den astetik dago ikusgai Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen institutuaren webgunean. Lan honen inguruko azalpenak eman dituzte 'Faktoria'n Aritz Onaindia historia garaikidean doktoreak eta Jon Mirena Landa zuzenbide irakasleak, ikerlari dira biak Euskal Herriko Unibertsitatean.

21.000 fitxa indibidualetan jaso dituzue hildako pertsonen izenak, heriotze arrazoia, kokalekua, lanbidea eta gainerako datuak, eta horretarako hainbat iturritara jo dute, besteak beste, erregistro zibilak, eliza, espetxe eta alderdi politikoen dokumentuak.

Gogorak ez daki hildako biktimen hirutik bat non dagoen, hau da, ezezaguna da 7.795 pertsonaren obiratze kokalekua. Horez gain, badira artxibategitan inoiz erregistratu ez diren hildako pertsonak ere. Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen institutuak hildako biktimen zerrenda webgunean argitaratu ostean, berehala bilatu dituzte dozenaka euskal familiek euren senideen izen-abizenak eta bertan topaturiko informazioak askotariko iritziak eragin ditu. Batzuentzat aitortza eta onarpena suposatu du euren senideak Gogoraren datu basean topatzeak, beste batzuek, ordea, informazio okerra atzeman dute eta egia historikoa desitxuratu izana salatu.