Itxi

Faktoria

Garazi Hach Embarek

"Marokok mehatxu egiten jarraituko du migrazioa, narkotrafikoa, dena erabiliz"

Pilar Goya | Eitb Media

Ekintzaile saharar-euskaldunaren iritziz, Rabateko gobernuaren helburua da "AEBk bezala, gainerako herrialdeek ere Sahara gaineko subirautza aitortzea Marokori, Espainiatik hasita".

  • Garaziren hitzetan, Sahararrentzat autodeterminazio erreferendum bat eigtea da irtenbide bakarra.

    Estatu Batuek Marokori Sahararen gaineko subirautza aitortzeak"sekulako hegoak eman dizkio Rabati"

    13:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garazi Hach Embarak ekintzaile saharar-euskaldunak ez du uste Brahim Ghali Fronte Polisarioko buruzagia estatu espainiarretik atera izanak, Espainiaren eta Marokoen arteko gatazka diplomatikoa baretuko duenik, are gehiago gaineratu du "ez duela baretzerik nahi, Sahararen gaiak mahai gainean jarrai dezan". Oraingoan, Espainia bakarrik ez, Marokok Alemania ere aurrez aurre duela kontuan hartuta, horrek itxaropen txiki bat piztu diola esan digu, Marokoren aurrean fronte bat osatu daitekeelako.

Onartu du Estatu Batuek Marokori Sahararen gaineko subiranotasuna aitortzeak "sekulako hegoak eman dizkiola Rabati eta orain denek berdina egitea nahi duela, Espainiatik hasita". Frantziaren jarrera ere garrantzitsutzat jo du, orain arte oso ixilik egon baita.

Ekinztailearen hitzetan, Sahararentzat autodeterminazio erreferenduma egitea da irtenbide bakarra: "Nola sinets daiteke Maroko bezalako erregimen absolutista eta Erdi Haroko batek Sahararen autonomia errespetatuko lukeela, bere jendea hesiaren alde batetik bestera nola botatzen duen ikusita? Saharako herriak, ez kanpamenduetan ez okupatutako lurraldetan daudenek ere, ez lukete besterik onartuko".