Faktoria
ELKARRIZKETA
Itsasoaren eboluzioa bi generazioren ahotik entzunda
Esther Murelaga | EITB Media
Oihana Garatea eta Ane Miren Sustaeta ama-alabek itsasoa beti presente izan dute beraien etxean. Oihanak amaren erreleboa hartu du eta pozik dago hartutako erabakiarekin.
-
Oihana Garatea eta Ane Miren Sustaeta ama-alabak Kalamua Bi baxurako itsasontzi aurrean
18:09 min
Lekeitioko portuan, 'Kalamua bi' familiako baxurako itsasontziaren aurrean elkartu zen "Faktoria"' Oihana Garatea eta Ane Miren Sustaeta ama-alabekin. Itsasoaren munduak batzen dituen 2 generazioren isla dira Oihana eta Ane Miren eta itsasoaren munduak urte gutxian izan dituen aldaketez eta itsasoan lan egitearen desabantaila eta abantailei buruz ere hitz egin dugu beraiekin.
Oihanak orain dela uste gutxi bere lana utzi eta amaren erreleboa hartu zuen eta ez da erabakiaz damutzen; Oihana da Lekeition geratzen den saregile bakarra.