Faktoria
Fraisoro egoitzako zuzendaria
Jaione Artieda: "Txertoaren hirugarren dosia egoiliarrentzat onuragarria bada, ongi etorria izan dadila"
P.G. | EItb Media
Pandemiaren bosgarren olatua pasa berritan, Zizurkilgo Fraisoro adinekoen egoitzan izan gara. Bederatzi lagun kutsatu eta horietako bi hil dira udan jasan duten agerraldian. Halare, txertoari esker izan zitekeena baino arinago igaro dutela azaldu digu Jaione Artiedak.
-
"Bostgarren olatua askoz arinago igaro dugu txertoari esker".
11:00 min
Covidaren kolpeak orain edo lehenengo olatuan jasan zerikusirik ez duela esan digu Jaione Artieda Zizurkilgo Fraisoro adinekoen egoitzetako zuzendariak: "Esperientzia badugu, entrenatuta gaude eta horrek asko laguntzen du. Gogorra izanda ere, covida unitate bakarrean sartu zaigu eta ez da inora pasa. Askoz lasaiago gaude orain". Fraisoron 5. olautaren atzaparrak 9 lagun kutsatu zituen, eta bi pertsona, hil.
Artiedaren hitzetan, udazkenari begira, egoiliarrei txertoaren hirugarren dosia jartzeko erabakia hartzen bada gustura hartuko dute "bertan bizi diren pertsonentzako onurgarria bada. Horrek lasaitasun gehiago ekarriko digulako". Oraingoz ez zaie hirugarren txertoaz komunikazio ofizialik iritsi ez Osakidetzatik ez Gipuzkoako Aldunditik, baina hori erabakiz gero, txertoa jartzeko lehen ere martxan jarirtako prozedura errepikatzeko arazorik ez dagoela esan digu Matia-Fraisoroko ordezkariak.
Hilebete gogorren ondoren arnasaldia bizi dute Fraisoron. Halare, pandemiaren unerik zailenak ondo eraman badituzte ere, tristura puntua nabari da. "Kalte emozionalik utzi du bai, egoiliarren artean, pandemiak".