cerrar buscador

Adinekoak

1 / 15 Hurrengoa
Azken 16 urtean, ia bikoiztu da 100 urtetik gorako pertsonen kopurua, eta gehienak emakumeak dira

Azken 16 urtean, ia bikoiztu da 100 urtetik gorako pertsonen kopurua, eta gehienak emakumeak dira

Maria Teresa Larrañaga gipuzkoarra eta Sabina Martinez de Ilarduya arabarra 100 urtetik gorako emakumeak dira. Mende bat baino gehiagoko adina dutenen artean, % 86 emakumeak dira Hego Euskal Herrian.

85 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Iruñeko etxebizitza batean

Udalak kudeatutako Txoko Berri apartamentu tutelatuetan bizi zen gizona, Iruñeko Donibane auzoan. Ostiralean eman zuten abisua eta udaletxeko langileak bertaratu zirenean topatu zuten hilotza.
Musika, monotoniari aurre egiteko eta burmuina bizkortzeko bidea

Musika, monotoniari aurre egiteko eta burmuina bizkortzeko bidea

Musika Bizi ekimena jarri dute martxan Bilboko Misericordia egoitzak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean. Astero kantu eskolak ematen dizkiete adinekoei, eta Gabonetan lehen kontzertua eskaini zuten.

99 urteko Kontxa Laspiurrek, AEK-ko irakasle ohiak, hartu du Korrikako lekukoa Eibarren

99 urteko Kontxa Laspiurrek, AEK-ko irakasle ohiak, hartu du Korrikako lekukoa Eibarren

Bizitza osoa euskara irakasten pasatu du, baita debekatuta zegoenean ere.

84 urterekin, birbilobarekin eraman du Korrikako lekukoa Kontxita Beitiak Hernanin

84 urterekin, birbilobarekin eraman du Korrikako lekukoa Kontxita Beitiak Hernanin

Kontxita Beitiak 84 urte ditu eta Hernanin Korrikako lekukoa eraman du Iker 11 urteko birbilobarekin familia guztiaren babesa zutela. Ilusioz gainezka zegoen Kontxita, eta, azaldu duenez, entrenatzen aritu da.

24 pertsona zauritu dira Mallorcan, Imsersoko autobus baten istripuan

24 pertsona zauritu dira Mallorcan, Imsersoko autobus baten istripuan

24 pertsona zauritu dira Imsersoko autobus batek izandako istripuan, Sant Llorenç eta Son Servera (Mallorca) arteko errepidean, horietako zazpi larri. Autobusean 50 pertsona inguru zihoazen.

Bi emakume hil dira eta beste bat oso larri zauritu da Madrilgo adinekoen egoitza batean izandako sutean

Bi emakume hil dira eta beste bat oso larri zauritu da Madrilgo adinekoen egoitza batean izandako sutean

Bi emakume hil dira igande goizean Madrilgo Aravaca auzoan, adinekoen egoitza batean piztutako sutean, eta beste bat egoera kritikoan dago La Paz ospitalean, kea arnastu eta erredura larriak baititu. Halaber, hamasei lagun ospitaleratu behar izan dituzte kea arnastu dutelako, baina ez daude larri.

Javi, jubilatua, 25 urteko Fatimarekin bizi da: ''Bakardadea gaixotasun bat da, oso larria gainera''

Javi, jubilatua, 25 urteko Fatimarekin bizi da: ''Bakardadea gaixotasun bat da, oso larria gainera''

Javi eta Fatima Kuvu esperientzian izena eman duten 20 bikoteetako bat da. Ekimen honen bitartez, bakarrik bizi diren pertsonak eta alokairu eskuragarria behar duten gazteak lotzen dira. Javierrek urteak eman ditu bakarrik bizitzen, eta Fatima etxera iristeak "bizia" eman dio.

Polifarmazia sindromea, egunean lau sendagai baino gehiago hartu behar dituzten pertsonen buruko mina

Polifarmazia sindromea, egunean lau sendagai baino gehiago hartu behar dituzten pertsonen buruko mina

Polifarmazia sindromeaz aritu zaigu Vidal Salcedo familiako medikua, egunean lau sendagai baino gehiago hartu behar dituzten pertsonez, alegia. Horrek zenbait ondorio ekarri ditzake: zorabioak, erorketak, memoria galera, dardarizoa… Pilulak hartzeko ordena bat zehaztearen beharra nabarmendu du.

BetiON telelaguntza zerbitzuak 68.817 erabiltzaile ditu dagoeneko, lautik hiru emakumeak

BetiON telelaguntza zerbitzuak 68.817 erabiltzaile ditu dagoeneko, lautik hiru emakumeak

2023ko balantzea aurkeztu dute gaur, eta, horren arabera, erabiltzailearen batez besteko profila bakarrik bizi den 80 urtetik gorako emakumea da. Izan ere, 80 urtetik gorako pertsonak % 80 inguru dira betiON zerbitzuan, eta erabiltzaileen batez besteko adina 84 urtekoa da.
Trizikloan itsasoa ikustera joatea oso berezia izaten da

"Trizikloan itsasoa ikustera joatea oso berezia izaten da"

Donostiako Hiritar Merezimendu Domina eskuratuko dute Bizikletaz Adinik ez ekimeneko boluntarioek. Erresidentziako lagunak trizikloan ateraten dituzte boluntarioek, hiritik bueltatxo bat eman eta itsasoa ikus dezaten.
Kutxabankek ez dizkie komisioak kobratuko milioitik gora bezerori

Kutxabankek ez dizkie komisioak kobratuko milioitik gora bezerori

Erakundeak iragarri duenez, urtarrilaren 15etik aurrera, bezeroen % 80k kontuen eta Visa Dual txartelen mantenua doan izango du, eta on line transferentziak eta Estatuko txekeen sarrerak kosturik gabe egin ahal izango ditu.
Iñigo Etxezarreta: ''''Abuela Maitea'' ez nuen sortu unibertsalizatzeko, baina jendeak bere egin du kanta''

Iñigo Etxezarreta: ''''Abuela Maitea'' ez nuen sortu unibertsalizatzeko, baina jendeak bere egin du kanta''

ETS taldeko abeslariak "Gora Bihotzak" saioan kontatu du "Zurekin Batera" eta "Abuela Maitea" kantaren ondorioz jende nagusiagoa iritsi dela taldearengana. Dioenez, jende asko gerturatu zaio esaten kantarekin asko hunkitu dela. Miren Nogales hunkitu egin da bere amona oroituta.

Zeintzuk dira dementziaren sintomak? Nola detektatu daiteke dementzia?

Zeintzuk dira dementziaren sintomak? Nola detektatu daiteke dementzia?

Dementziaren sintomak zeintzuk diren azaldu digu Vidal Salcedo familia-medikuak "Biba Zuek!" saioan. Bestalde, memoria lantzeko ariketa pare bat ekarri dizkigu eta dementziari aurre egiteko gomendioak eman dizkigu.

BCBL zentro donostiarra boluntario bila dabil, elebitasunak errendimendu kognitiboa hobetzen duen ikertzeko

BCBL zentro donostiarra boluntario bila dabil, elebitasunak errendimendu kognitiboa hobetzen duen ikertzeko

Soilik gaztelania dakiten 60 eta 80 urte bitarteko elebakarrak, eta gaztelaniaz eta euskaraz berba egiten duten adin tarte bereko elebidunak nahi ditu ikerketa horretarako Basque Center on Cognition, Brain and Languagek.
Oskar Sada: Txikitan euskara ikasteagatik eta maritxua izateagatik arraroa nintzela sentiarazi ninduten

Oskar Sada: "Txikitan euskara ikasteagatik eta maritxua izateagatik arraroa nintzela sentiarazi ninduten"

Oskar Sada EHGAMeko militantea da aspalditik, eta Iruñerrian LGTBI kolektiboaren defendatzaile sutsua. Amari esker jaso zuen euskara, eta San Martin de Unxen, bera txikia zela, euskaraz hitz egiteagatik diskriminatua izan zela azaldu digu.
Gobernuek zaintza eskubide gisa aitor dezaten balio behar du A30eko grebak, ELAren arabera

Gobernuek "zaintza eskubide gisa aitor dezaten" balio behar du A30eko grebak, ELAren arabera

Sindikatuak zaintza sistema publikoa, unibertsala, doakoa, kalitatezkoa eta erantzukidea eskatzen du.
''Adinekoentzako eguneko zentro bat nahi dugu Elorrion''

''Adinekoentzako eguneko zentro bat nahi dugu Elorrion''

Elorrio eta Sopela dira adinekoentzako eguneko zentrorik ez duten Bizkaiko udalerri bakarrak. Elorrion 1.700 adineko bizi dira, eta horietatik 126k bigarren edo hirugarren mailako menpekotasun maila dute.

Elebiduna izateak garuna osasunez zahartzen laguntzen al du?

Elebiduna izateak garuna osasunez zahartzen laguntzen al du?

BCBLk elebitasunak zahartzaroan duen paperari buruzko proiektu baten emaitzak aurkeztuko ditu Donostiako Aquariumean. Ileana Quiñones eta Lucía Amoruso ikertzaileek ikerketa honen xehetasunak azaldu dituzte.

Luisa Malkorra, 86 urterekin munduari bira eman nahi dion emakume kementsua

Luisa Malkorra, 86 urterekin munduari bira eman nahi dion emakume kementsua

Zur eta lur utzi gaitu Luisa Malkorra durangarrak. 86 urterekin, ordu luzez gidatzen du autoa Benidorm edo Marbellara joateko. Bizipoz handia duen emakumea da eta ametsak ere baditu; munduari bira eman nahi dio.
Erabaki publikoetan aktiboki parte hartu nahi dutela aldarrikatu dute adinekoek Durangon

Erabaki publikoetan aktiboki parte hartu nahi dutela aldarrikatu dute adinekoek Durangon

EuskoFederpen Euskal Pentsiodun eta Erretiratuen Lurralde Elkarteen Federazioak deituta, 1.300 pertsona baino gehiago bildu dira Durangon, Euskadiko adinekoen lehen topaketan parte hartzeko.
85 urte edo gehiagoko 32.000 pertsona bakarrik bizi dira EAEn, gehienak emakumeak

85 urte edo gehiagoko 32.000 pertsona bakarrik bizi dira EAEn, gehienak emakumeak

1976ean 85 urtekoak edo hortik gorakoak biztanleriaren % 0,4 ziren eta 2022an, % 4,1. Bizi-itxaropena etengabe hazten ari da eta 2022an ehun urteko 1.400 pertsona baino gehiago zeuden.
Elisabet Arrieta: Zahartzaroari begirako gure planteamendua 'Bizitza betea' da; bizitzari zentzua ematea

Elisabet Arrieta: "Zahartzaroari begirako gure planteamendua 'Bizitza betea' da; bizitzari zentzua ematea"

Hamarkada gutxian adinekoen kopurua asko hazi eta profila asko aldatu da. Gero eta pisu demografiko handiagoa duen talde horrekiko gizarteak izan behar lukeen joskuraz hausnartu du Eli Arrietak "Faktoria"n.
Tomasena, Gibraltarreko itsasartea igerian zeharkatzeaz: ''Ez zitzaidan luze egin; oso entretenitua izan zen''

Tomasena, Gibraltarreko itsasartea igerian zeharkatzeaz: ''Ez zitzaidan luze egin; oso entretenitua izan zen''

Txaro Tomasena Alzuriz urnietarrak uztailean Gibraltarreko itsasartea zeharkatu du igerian 16,1 kilometro 6 ordu eta 23 minutuan. Marka jarri du, 77 urterekin bera baita zeharkaldi hori egin duen pertsonarik adintsuena. Bere erronka zen zeharkaldia egitea, errekorrik ez zuen buruan.

Mari Tere Larrañaga Albizu. Irribarrezko 101 urte betetzeko: Gutxi jan, afaldu apenas, eta egunero helatu bat

Mari Tere Larrañaga Albizu. Irribarrezko 101 urte betetzeko: Gutxi jan, afaldu apenas, eta egunero helatu bat

Atzazalak txukunduko dizkigula esan digu, bereak ere egiten dituela eta oraindik. Ez zen alferrik izan “manikurista” Zestoako bainuetxean. Hango “alamedan” lagun ileapaintzailearekin denda ipini eta gustura ibilitakoa da Mari Tere.
2022ko uztaileko heriotza-kopurua % 30 igo zen bero-boladaren ondorioz

"2022ko uztaileko heriotza-kopurua % 30 igo zen bero-boladaren ondorioz"

Pello Latasa Euskadiko zaintza epidemiologikoaren arduradunak Radio Euskadin azaldu duenez, duela urtebeteko uztailean heriotza-tasa nabarmen igo zen herritar ahulenen artean bi faktoreengatik: bero handiagatik eta covid gaitzagatik.
Bero kolpeak aldez aurretik ditugun patologiak areagotu ditzake

Bero kolpeak aldez aurretik ditugun patologiak areagotu ditzake

Adinekoak dira bero-boladen aurrean zaurgarrienak. Osasunari zuzenean eragiten dio tenperaturak; eta ongi dakite hori adinekoen egoitzetan. Uda sasoia iristearekin batera aktibatzen dute prebentzio protokoloa.

Mari Carmen eta Ignacio: ''Guretzako bizitza eta medikamentua da egunero mendira joatea''

Mari Carmen eta Ignacio: ''Guretzako bizitza eta medikamentua da egunero mendira joatea''

88 eta 86 urteko senar-emazte urretxuarrak dira Ignacio Iraeta eta Mari Carmen Sarasua. Egunero egiten dute mendi-buelta, eta erreuma zer den ba ote dakiten galdetu ezkero, erantzuna garbia da: "Motxilan!". Adineko aktiboak izateko mentalitatea oso garrantzitsua dela nabarmendu dute.

Bakardadeari aurre egitea eta nagusien ongizatea bermatzea euren lehentasuna dela argi utzi du PPk Donostian

Bakardadeari aurre egitea eta nagusien ongizatea bermatzea euren lehentasuna dela argi utzi du PPk Donostian

Pentsiodunekin hartu du gaur kafea Donostian Joana Arce PPren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak. 10 urtean langileen %25 jubilatuko da Gipuzkoan, eta krisi demografikoari aurre egiteko neurriak plazaratu ditu.

65 urtetik gorakoak astean behin 2 euroren truke joan ahalko dira Euskal Herriko 35 zinema-aretotara

65 urtetik gorakoak astean behin 2 euroren truke joan ahalko dira Euskal Herriko 35 zinema-aretotara

Espainiako Gobernuak bultzatu eta asteartean, hilak 11, martxan jarriko den neurri horrekin, pandemia ostean ikusleak aretoetara itzultzea sustatu nahi da; izan ere, 65 urtetik gorako pertsonak dira pandemia ostean aretoetan zinemara joateko ohiturei berriro heltzea gehien kostatzen ari zaienak.
Adinekoek eta gazteek bizitokia partekatzen duten Kuvu proiektuan parte hartzeko deia egin du Jaurlaritzak

Adinekoek eta gazteek bizitokia partekatzen duten Kuvu proiektuan parte hartzeko deia egin du Jaurlaritzak

EAEko 14 udalerritan martxan dagoen zerbitzu horren bidez, 65 urtetik gorako pertsonek beren etxebizitza partekatzen dute gazteekin, aldi baterako eta alokairu duin baten truke.
Aldaketak egingo dituzte EAEko erresidentzietan, logela handiagoak eta arreta pertsonalizatuagoa eskaintzeko

Aldaketak egingo dituzte EAEko erresidentzietan, logela handiagoak eta arreta pertsonalizatuagoa eskaintzeko

Dekretu berriak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 450 egoitzari eragingo die, eta sei urte izango dituzte erreforma horiek egiteko. Erresidentziak hiru urtean behin ebalutuko dituzte modu integralean.
Lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Castro Urdialesen indarkeriaz 30.000 euro eta bitxiak lapurtzeagatik

Lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Castro Urdialesen indarkeriaz 30.000 euro eta bitxiak lapurtzeagatik

Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu gaur, asteartea, Bizkaian, Oriñon-Castro Urdialeseko (Kantabria) etxebizitza batean indarkeriaz 30.000 euro eta bitxiak lapurtzeagatik. Gaizkileek 82 eta 87 urteko anai-arrebak erasotu dituzte. Gizonari ebakuntza egin diote buruan jasotako kolpeengatik.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bi martxa hasi ditu gaur, bata Bilbotik eta bestea Bergaratik

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bi martxa hasi ditu gaur, bata Bilbotik eta bestea Bergaratik

Hirugarren bat asteartean irtengo da Arabako hiribururantz, Aguraindik. Hiru mobilizazioek hilaren 25ean egingo dute bat Gasteizen, Karlos I. Enperadorearen plazatik abiatuko den manifestazioan.
Pentsiodunak kalera atera dira gaur Donostian euren aldarrikapenak azaltzeko

Pentsiodunak kalera atera dira gaur Donostian euren aldarrikapenak azaltzeko

Pentsiodunak bost urte daramatzate borrokan kalean, eta salatzen dutena da Espainiako Gobernuak onartu berri duen erreformak ez dituela euren eskariak kontutan hartu. Batez ere, salatzen dutena da gutxieneko pentsioa ez dela 1.080 eurora heldu, eta baita kotizazio urteak 25etik 29ra igo izana ere.

Pilar Unibasok 105 urte: bizitza guztian beharra, ez dut lana besterik egin ia 100 urte bete arte

Pilar Unibasok 105 urte: "bizitza guztian beharra, ez dut lana besterik egin ia 100 urte bete arte"

Mungiako Etxe Alai egoitzan hartu gaitu mungiarrak. Begoñako Amatxuri urtero, beste urtebete eskatzen diola kontatu digu eta orain arte behintzat hark eman egin diola. 1917an jaio zen Unibaso. Bi mundu gerra, gerra zibila eta pandemia bizitzea tokatu zaio berari. Beti aurrera begiratu behar dela dio

Barakaldoko adinekoen zentro bateko langile bat atxilotu dute egoiliar baten etxean lapurreta egitea egotzita

Ertzaintzak ikerketa abiatu du beste lapurreta batzuekin lotura izan dezakeelakoan.
Gutxieneko pentsioen igoera eskasa dela salatu dute pentsiodunek, ez baita 1.080ra iristen

Gutxieneko pentsioen igoera "eskasa" dela salatu dute pentsiodunek, "ez baita 1.080ra iristen"

Astero herri eta hirietan egiten dituzten elkarretaratzeetan esan dutenez, pentsioen erreformarako lege-dekretuak "titulu handiegia dauka hain eduki gutxirako".
Hilda aurkitu dute Laudion desagertu zen 83 urteko emakumea

Hilda aurkitu dute Laudion desagertu zen 83 urteko emakumea

Mendi-inguru batean aurkitu dute gorpua.
Hauskortasun sindromea ikertuz, adinekoetan mendekotasuna atzeratu nahi da

Hauskortasun sindromea ikertuz, adinekoetan mendekotasuna atzeratu nahi da

85 urtetik gora, gizartearen herenak hauskortasun sindromea du, hau da, gaixotasun zehatzik eduki gabe mugikortasunean edo adimen mailan abileziak eskastuta ditu. Horixe da Biodonostia ikerketa zentroak azken hamar urteetan abian duen erronka, geroz eta kalitate hobeagoko zahartzaroa lortzeko.

1 / 15 Hurrengoa