Itxi

Faktoria

LGTBIQ+ kolektiboa landagunean

Oier Azkarraga: "LGTBI pertsonak herrietan ere bizi gara"

Maider Segurola | EITb MEdia

Larunbatean aurkeztuko dute EHGAM Gorbeialdea kolektiboa eta Oier Azkarraga zuiarra talde horretako kidea da. Hasteko bi helburu dituztela azaldu digu, batetik, herri txikietan kolektiboari ikusgarritasuna ematea, eta, bestetik, familia eredu berriak daudela erakustea.

  • Oier Azkarraga

    Oier Azkarraga

    9:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Harrotasun egunean LGTBIQ+ kolektiboak landagunean dituen oztopoez eta abantailez aritu gara Oier Azkarragarekin. Duela urte batzuekin alderatuz, gaur egun, sexilioa, alegia, herri txikietatik hirira joateko joera jaisten ari dela nabarmendu du eta aldaketa poztekoa den arren, oraindik ere lana badagoela azaldu digu.

Egun dituzten kezka eta arazoei aurre egiteko sortu dute EHGAM Gorbeialdea kolektiboa, eta momentuz batez ere gazteak gerturatu zaizkien arren, ateak herritar orori zabalduta daudela gehitu du.