Itxi

Faktoria

Etorkizuneko erronkak

Euskal erreferentzialtasunaz solasean aritu dira Danobat, Ibarmia eta Cadinoxen ordezkariak

Pilar Goya | EITb Media

Euskal industriek munduan duen lekuaz eta estrategiez, etengabeko berrikuntzaren garrantziaz eta etorkizunari aurrea hartzeko "pentsalari taldeen" beharraz hitz egin dute punta-puntakoak diren hiru euskal enpresa hauen ordezkariek.

  • IBARMIAko Arrate Olaiz, CADINOXeko Andoni Isasti eta DANOBATeko Xabier Alzaga, Faktorian.

    IBARMIAko Arrate Olaiz, CADINOXeko Andoni Isasti eta DANOBATeko Xabier Alzaga, Faktorian.

    23:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xabier Alzaga Danobat enpresa taldeko zuzendari gerentea, Arrate Olaiz Ibarmiako berrikuntza zuzendaria eta Andoni Isasti Cadinox galdarategiko zuzendari nagusia elkartu ditugu "Faktoria"n, eta hainbat galdera jarri dizkiegu mahi gainean: Nola erabakitzen da zer ekoitzi eta nola eta zein merkatutara bideratu? Nola sortzen da inspirazioa? Zein da merkatuan nitxo jakin batzuen atea zabaltzen duen giltza? Zein dira arrakastaren gakoak, ezberdintzea, merkatuak arakatuko dituzten "sator brigadak" izatea ala etorkizunari aurrea hartzeko "pentsalari taldeak" osatu behar dira?

Hirurek azpimarratu dute ez dagoela formula magikorik, eguneroko lanaren eta etengabeko prozesuaren emaitza dela lortutakoa. Bidean hutsegiteak ere izaten direla ezkutatu gabe, aurrera egiteko, teknologia, inbertsioak eta batez ere lan handia behar dela azpimarratu dute.