Itxi

Faktoria

MAHAIA KOLEKTIBOA

"Euskal sukaldaritzan molde eta erreferente berriak sortu behar dira, ezin da beti bide beretik joan"

P.G. | EITB Media

Euskal sukaldaritzaren bide berriez, erronkez eta "plaza" berriez mintzatu gara "Faktoria"n Imanol Zubelzu Mahaia kolektiboko koordinatzailearekin eta Igor Arregi, Kaia eta Kaipe jatetxeko sukaldari eta sala arduradunarekin

  • Imanol Zubelzu eta Igor Arregi

    Imanol Zubelzu eta Igor Arregi

    19:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mahai baten bueltan eserita sortu zen Mahaia kolektiboa, hortik izena. 21 sukaldari guztira, Tgipuzkoarrak gehienak baina Bizkaiko eta Arabako beste hainbatekin elkar lana baita ere.... Bikaintasunerako bidea jorratzeko grinak batzen dituela adierazi du, Imanol Zubelzuk, taldearen koordinatzaileak, "gizartea aldaten doa eta erreferenteak ere aldatu eta egokitzen joan behar dute: "Une bakoitzean egin da egin behar zena, orain "laxoaren" barrukoari begira jarri gara: zer dagoen eta nork ekoizten duen".

Zubi lana azpimarratu du bere aldetik Igor Arregi Kaia-Kaipeko sukaldari eta sala arduradunak. "Aurrekoak badoaz eta gu gara hurrengo belaunaldia. Trantsizioan gaude  eta gure ekarpena da mamira itzultzea, bertako ekoizpenak, garaiko produktuei balorea ematea. Bertako itsasoan eta baserrietan ditugu produktu onenak, lurraldea da bereizgarri nagusia, bertako produktua da gure kultura gastronomikoaren oinarria".

Etorkizuneko erronken artean, Joan Roca sukaldari kataluniarrak aipatutako  erronka "humanista" eta sukaldaritzan beti egon arren ikusi ez diren emakume sukaldariak azaleraztea aipatu dituzte. Eta ohitura aldaketa iragarri dute bai bezeroen eta baita lan antolaketari dagokionez ere. Ordutegiak, lan egiteko moduak, atsenaldiak aipatu dituzte: "Gauean istea joear bilakatzen ari da, Ipar Euskal Herrian bezala; eredu jasangarriago bateruntz goaz  baita giza baliabideei dagoekienean ere. Bizi kalitatean irabaziko dugu".