Itxi

Faktoria

IBILIAN-IBILIAN

Raquel Andres eta Santi Gasso: "Zaldibiara etxe bila etorri ginen egunean bertan jende asko ezagutu genuen"

Jon Artano Izeta | EITB Media

Herrialde Katalanetakoak dira sortzez, kalekumeak. Beren bizi-estiloan ziaboga eman eta baserri batean, eta baserritik, bizitzeko hautua egin zuten. Marroetxe erosi, eta bertan bizi dira, Ñañarriren magalean.

  • Santi eta Rakel, Marroetxeko atarian.

    Santi eta Rakel, Marroetxeko atarian.

    29:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

36 egunez oinez egin zuen Zaldibiarainoko bidea bikote honek. Horregatik, "Faktoria"k ere oinez egin du Marroetxe baserrirainokoa.

Bi katu (Aske eta Xagu) dituzte, oiloak eta dozena erdi sasi ardi ere bai. Baratzea landuko dute udaberritik, eta ahuntz azpigorriak ere izan nahi dituzte. Gainera, paella politikoak egiten dituzte, enkarguz. Elkarte gastronomikoetan prestatzen dituzte, eta eramateko ere jartzen dituzte.

Santi Gasso Buquerasek eta Raquel Andres Durak pare bat urte daramatzate Zaldibian. Aurrez beste lauzpabost urtez aritu ziren beren jaioterritik joan-etorrian, Marroetxe baserrian konponketak eta birgaitzeak eginaz. Zaldibiarrak jatorrak direla diote. "Jatorrak dira. Bereziak, baina jatorrak", esan du Raquelek. "Geu ere bagara berezi samarrak", errematatu du, barrez, Santik.