Publizitatea
Itxi

2021/06/06

10:13

Goiz kronika asteburua

JOSEBA BARANDIARAN

"Garrantzitsua da, mundu osoari eragin diezaioke zerga-arau honen akordioak"

Eneritz Gorrotxategi | EiTB Media

Joseba Barandiaran ekonomilariak dio G7ak lortutako akordioaren arabera, enpresa teknologikoek salmenta egiten duten lekuan ordainduko dutela %15eko zerga. G20ak onartzeko ez du arazorik aurreikusten.

  • Joseba Barandiaran ekonomilaria

    Joseba Barandiaran ekonomilaria EITBn.

    3:01 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

G7ko Finantza Ministroek Londresen lortutako akordioa dela eta Joseba Barandiaran ekonomialari eta Euskadi Irratiko kolaboratzailea izan dugu "Goiz Kronika"n. Luzaroan negoziatzen ibili ostean, muntinazional handiei % 15eko gutxieneko sozietateen zerga ezartzea adostu dute. Horrek, bereziki, konpainia teknologiko handienei eragingo die. Barandiaranen arabera, "garrantzia handia luke akordio honek, lehen aldia delako mundu osoari eragin diezaioken zerga-arau baten gaineko akordioa delako". G7ak hartutako akordioa G-20ak onartu beharko du eta "ikusi egin beharko da nola hezur-mamitzen den". 

Akordio horretan jasotzen denez, Barandiaranek argitu digu "multinazional horiek salmentak egindako lekuan ordainduko dutela eta horrek, printzipioz kontabilitate eta zerga paradisuen erabilerarako pizgarriak ezabatuko lituzke". Herrialde bakoitzak "enpresa horren salmenten araberako zerga kopurua" batuko lukeenez, "bidezkoa izateko itxura guztia" duela adierazi du. Irabazi handiko enpresak izaki "jendaurrean ematen duten itxurari mesede" egingo diela esan du Euskadi Irratiko mikrofonoetan. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;