Goizak gaur
Garbiñe Biurrun
"Ebazpenak dio dagoen legediarekin ezin dela biltzeko oinarrizko eskubidea mugatu"
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko jarduneko presidenteak azaldu duenez, bada modurik alarma egoera indarrean sartu gabe neurri zorrotzagoak hartzeko.
-
Garbiñe Biurrun
9:25 min



Garbiñe Biurrun Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko jarduneko presidenteak Euskadi Irratiko "Goizak Gaur" albistegian azaldu duenez, ebazpenean argi geratzen da 6 lagunetik gora biltzeko debekua oinarrizko eskubideen kontra doala, gainerako neurriekin gertatzen ez den bezala.
Argi utzi du Garbiñe Biurrenek ebazpena ez doala LABI aholku batzordeak larunbatean adostutako neurrien kontra, baizik eta dioena dela, dagoen legediarekin ezin dela biltzeko oinarrizko eskubidea mugatu. Egun indarrean dauden legeekin eta alarma egoera ezarri gabe, Garbiñe Biurrun Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko jarduneko presidenteak azaldu du aukera egon badagoela neurri zorrotzagoak hartzeko. Hori bai, oinarrizko eskubideak mugatzeko, Biurrunek argi esan du beharrezkoa dela alarma egoera indarrean egotea.

