Itxi

Mezularia

Mezularia

Iratxe Esnaola: 'Euskarak lekua behar du on-line ikasketetan'

UEUk Euskarazko on-line eskaintza unibertsitatean: egoera eta erronkak jardunaldia antolatu du, ekainaren 10ean, Donostian.

  • 5:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iratxe Esnaola UEUko on-line ikastaroaren koordinatzaileak eman digu ekainaren 10ean egingo duten jardunaldiaren berri. On-line bidezko ikasketetan, eskarmentu handia duten ikastetxeak eta erakundeak bilduko dituzte.

Esnaolak UOC Kataluniako on-line unibertsitatearen eredua aipatu du. Proiektua Generalitatearekin elkarlanean osatu zela esan digu. Euskarazko on-line eskaintzak bide bera egin beharko lukeela azpimarratu du Esnaolak.