Itxi

Artea

Arte Eszenikoak

'Urtain' eta 'Muerte de un viajante', Max Sarietan faboritoak

Erredakzioa

Animalarioren antzezlanak 12 izendapen lortu ditu, eta 'Muerte de un viajante' lanak 7. Aizpea Goenaga, Patxo Telleria eta Maite Agirre eta Garbi Losada dira euskarazko egilearen sarian finalistak.

Animalario antzerki taldearen Urtain&' || 'nbsp; lana nagusitu da Arte Eszenikoen Max Sarien XIII.edizioko finalisten zerredan. 12 izendapen lortu ditu Gipuzkoako boxeolariaren bizitzan oinarritutako antzezlanak, eta, besteak beste, honako Max sari hauek lor ditzake: antzerki ikuskizun onena, agertoki zuzendari onena (Andres Lima), gizonezko aktore onena (Roberto Álamo) eta antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Alberto San Juan eta Alfonso Lara).

Bestalde, Mort d''un viatjant / Muerte de un viajante antzezlanak zazpi sari lortzeko lehian arituko da. Lau Max nagusienen finalisten artean dago Kataluniako lana: antzerki ikuskizun onena, agertoki zuzendari onena (Mario Gas), eszenografia onena (Antonio Belart) eta gizonezko aktore onena (Jordi Boixaderes).

La casa de Bernarda Alba eta Hamlet lanek hiru sari irabaz ditzekete. Lorcaren klasikoaren moldaketa lehian arituko da antzerki ikuskizun onena, agertoki zuzendari onena (Lluis Pasqual) eta emakumezko aktore onena (Rosa Maria Sarda) sariak lortzeko. Sardak eskarmentu handiko bi emakume izango ditu aurrean: Blanca Portillo eta Concha Veslasco. Carmen Machi da finalisten artean beste izen nagusienetako bat, antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Max saria irabaz bait dezake.

Euskarazko antzerki egile onenaren saria lortzeko finalistak dira Aizpea Goenaga (Arrain Ontzia), Maite Agirre eta Garbi Losada (Putzuak lehortzen) eta Patxo Telleria (Euskarazetamol).