Artea
Antzoki Zaharrean
'Las vacaciones de Josefa' komedia taularatuko du Txalo Produkzioak
Erredakzioa
Apirilaren 2tik 4ra bitartean, Donostiako Antzoki Zaharrak Txalo Produkzioak konpainiaren azken antzezlana hartuko du. Maria Luisa Merlo, Carlos Lozano eta Belinda Washington dira honen protagonistak.
Las vacaciones de Josefa antzezlana hartuko du datorren apirilaren 2tik 4ra bitartean Donostiako Antzoki Zaharrak.&' || 'nbsp; Umorez beteriko antzezlan honen pertsonaiak interpretatzen Maria Luisa Merlo, Carlos Lozano eta Belinda Washington aktoreak ikusiko ditugu eszenatokiaren gainean.
Ezkondu gabe urteak eta urteak eman dituen amaren papera beteko du Merlok. Carlos Lozano du semea, eder baino ederrago dena baina maltzurkeriak egiten ibili da eta orain, Ogasunarekin arazo larrietan dabil. Carlosen emaztez Belinda Washington dugu. Emakume neurotikoa da, bere senarraren infidelkerietaz kokotaraino dagoena. Jaime Azpilicuetaren zuzendaritzapean, dramaren eta komediaren arteko muga mehea dela erakusten du obra honek.
Apirilaren 2tik 4ra bitartean izango dugu antzezlana ikusgai. Emanaldiak arratsaldeko 20:00etan izango dira. Apirilaren 3an saio bikoitza emango dute: 20:00etan eta 22:30ean ere. Sarrerak salgai daude 17 eta 20 eurotan Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko txarteldegietan, baita Kutxako ohiko kanalen bitartez.