Artea
Maiatzaren 12an emango dute
Arteen Asturiasko Printzea Saria: Serra, Muti eta Saura finalistak
Erredakzioa
14 herrialdeko 29 hautagaien artean aukeratu dituzte Richard Serra eskultorea, Ricardo Muti orkestra zuzendari italiarra eta Carlos Saura zinema zuzendaria.
Richard Serra espainiar jatorriko eskultore estatubatuarra, Ricardo Muti orkestra zuzendari italiarra eta Carlos Saura espainiar zuzendaria dira aurtengo Artearen Asturiasko Printzea Saria jasotzeko hiru finalistak. Saria maiatzaren 12an emango dute, Oviedon. 14 herrialdeko 29 hautagaien artean aukeratu ditu epaimahaiak hiru finalistak.
Ricardo Muti (Napoli 1941). Egun Chicagoko Orkestran zuzendari lanetan dabil, baina Milango La Scalan, Philadelphiako Orkestran edo Londresko Philharmonian ere aritu izan da.
Carlos Saura (Huesca, 1932). Zinema zuzendari eta gidoilaria, nazioarteko mailan oihartzun handienetakoa duen espainiar zinemagilea da. Ay Carmela edo El Dorado lanekin, Espainiako autore-zinemako izen nagusienetako bat da.
Arkitektura, zinemagintzan, dantzan, eskulturan, musikan, pinturan edo bestelako adierazpen artistikoren batean lan egin eta gizon-emakumeen ondare kulturalean ekarpen nabarmena egiten duten pertsona, talde edo instituzioek jaso ohi dute urtero Arteen Asturiasko Printzea Saria.