Itxi

Artea

Abuztuaren 12tik aurrera

'Chicago' musikala Bilboko Arriagan izango da uda honetan

Erredakzioa

Madrilen arrakasta handia lortu ondoren, 35 hiri baino gehiagotik igaroko da. Abuztuaren 12tik irailaren 5a arte Bilbon izango da. Sarrerak salgai daude.

Denboraldiko ikuskizun arrakastatsuenetako bat Bilbon izango dugu uda honetan. Chicago musikala abuztuaren 12tik irailaren 5a arte izango da Bilboko Arriaga Antzokian,&' || 'nbsp;Madrilen lortutako arrakastaren ondoren. Hilabete hauetan 300.000 ikusle baino gehiago izan dira Espainiako hiriburuko Coliseum Antzokian eta udan bira luzeari ekingo diote. Estatuko 35 hiri baino gehiagotan eskainiko dituzte saioak, eta biraren abiapuntua Bilbo izango da, abuztuaren 12an.

Broadwayn 13 urtez izan da ikusgai Chicago, eta, dagoeneko, antzerkiaren sei Tony sari eta Grammy sari bat irabazi ditu. Oraingoan Carlos Lozano madrildarrak egingo du Billy Flinnen papera. Berarekin batera 26 aktore, dantzari eta abeslari izango dira, eta 15 musikoz osatutako orkestra ere.

Kartzelan dauden Roxie Hart eta Velma Kelly emakume handinahien istorioa kontatzen du musikalak. Billy Finn abokatu famatuaz baliatuko dira ospea lortzeko. Hogeigarren hamarkadan girotuta, John Kanderren eskutik datorkigu ikuskizunaren jazz musika.