Itxi

Artea

Ostegunean

'La espera' antzezlanaren estreinaldia, Bilboko BBK Aretoan

Erredakzioa

Arantza Goikoetxea, Gurutze Beitia eta Joseba Apaolaza aktoreak dira protagonistak. Arriaga Antzokiaren eta Hortzmuga antzerki taldearen ekoizpena dugu.

La espera antzezlanaren estreinaldia hartuko du Bilboko BBK Aretoak ostegun honetan. Arantza Goikoetxea, Gurutze Beitia eta Joseba Apaolaza aktoreak dira protagonistak, eta Alain Sancho saxofonistaren musika izango dute taula gainean lagun. Bilboko Arriaga Antzokiaren eta Hortzmuga antzerki taldearen ekoizpena dugu.

Arriaga Antzokiak ohar batean jakinarazi duenez, Josu Monterok idatzitako ''''ikuskizun poetiko dramatiko bat'''' da La espera. Bi antzerki lanetan dago oinarrituta: Michel Azamaren La esclusa lanean eta Enzo Cormann egilearen Mingus Cuernavaca izeneko testuan.

Beldurrak eta etsipenak lotuta bizi diren bi pertsonaiaren istorioa dakarkigu lanak. Itxaropenik gabe hilzorian bizi den gizonezko bat dugu pertsonaietako bat, musika ibilbidea utzi eta kostaldeko etxe batera alde egin duena. Azken hamabost urteak kartzelan eman ondoren aske geratzeko zorian dagoen emakumea dugu beste protagonista.

Ostegunean, hilak 7, estreinatuko dute La espera, 20:00etan, eta urriaren 10a arte izango da ikusgai. Azken hilabeteotan Hurbiltasun Antzokia&' || 'nbsp; izeneko programa izan dugu taula gainean ireki berri duten Bilboko BBK Aretoan, eta La espera antzezlana da aurtengo programazioko azken ekoizpena.