Itxi

Artea

Städel Museumeko lanak

Herbehereetako eta Flandriako pinturaren urrezko aroa, Guggenheimen

Erredakzioa

Bilduman XVII. mendeko 130 margolan erakutsiko dituzte, Espainian lehen aldiz. Jan Vermeer, Rembrandt eta Rubens artisten lanak izango dira ikusgai Bilbon, urtarrilaren 23ra arte.

Bihartik aurrera,&' || 'nbsp;Herbehereetako eta Flandriako margolaritzaren ehun maisulan baino gehiago izango dira ikusgai Bilboko Guggenheim Museoan. Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura izena du erakusketak, eta Frankfurteko Städel Museumeko 130 margolan biltzen ditu. 1816an sortu zen Städel Museum, eta XVII. mendean Herebehereetan eta Flandrian sortutako margolanen bildumarik aberatsenetakoa gordetzen du; Europa mailan oihartzun handiko instituzioa dugu, beraz.

Herbehereetako gizartearen historian garai oparoa izan zen XVII. mendea, eta Bilbon ikusgai ditugun artelanak dira oparotasun horren adierazgarri. Gertakari historikoak, erretratuak, paisaiak eta natura hila dira nagusi lan hauetan, eta orduko gizarteko goi mailako herritarren bizimodua eta pentsamoldea gertutik ezagutzeko aukera ematen digute

Jochen Sander Städel Museumeko zuzendariorde eta kontserbatzailea dugu erakusketako komisarioa. Sanderren gidaritzapean, 80 artistaren lanak ekarri dituzte Bilbora: Jan Vermeer, Rembrandt, Frans Hals, Peter Paul Rubens, Brueghel, Jordaens, Teniers, Gerard ter Borch, Jan Steen, Jan van Goyen, Cornelis de Heem, Karel van Mander, Dirck van Baburen, Abraham Mignon, Adriaen Brouwer...

Bilduma 2011ko urtarrilaren 23ra arte izango da ikusgai.