Artea
Rock doinuekin
'El Llac de les mosques' ikuskizuna, Arriagan, Sol Picoren eskutik
Erredakzioa
Koreografia onenari Max saria eskuratu zuen ikuskizunak eta rock doinuekin, denboraren joan-etorrien inguruan hausnartzen du dantzari eta koreografoak.
Sol Picok El Llac de les mosques (Eulien lakua) ikuskizuna aurkeztuko du Bilboko Arriaga Antzokian. 2009ko martxoan estreinatu zuten eta XIII&' || 'nbsp;Max Sarietan saritu zuten, koreografia onenari.
&' || 'nbsp;Atzera begira jartzen da Sol Pico (2005eko Kataluniako Generalitatearen eskutik, Dantza Sari Nazionala jaso zuen) eta 80eko hamarkadako rock&' || 'amp;roll kontzertu baten moduan egituratu du emanaldia eta bera da abeslaria. Rocka, bluesa eta flamenkoa izango dira entzungai ikuskizun indartsu horretan:&' || 'nbsp;umorea, irakurketa gurutzatuak eta zuzeneko musika uztartuz.
Artistaren hitzetan, "Edurnezuri printze urdinarekin ezkondu zenean, jauregian sartu eta depresioa izan zuen:&' || 'nbsp;hori da kontatzen duguna".
Valentí Rocamora i Torá dantzaria, Merce Ros (bateria eta ahotsa), Jordi Pegenauta (kitarra eta ahotsa), Joan Rectoret (baxua eta ahotsa), Mireia Tejero (saxofoia, ahotsa, zuzendaritza musikala) eta Joan Manrique aktorea izango dira taula gainean.
20:00etan izango da zita. 7,20 eta 25 euro bitartean daude sarrerak eta Arriaga Antzokian, teatroarriaga.com webgunean eta 944 310 310 eskuratu daitezke, eta baita BBK-ko kutxazain automatikoetan.