Artea
Arte Eszenikoak
Hasi da BAD jaialdia
Erredakzioa
Azaroaren 7ra bitartean, azken sortze-berrikuntzak erakutsiko ditu Bilbora Antzerki eta Dantza Garaikidearen jaialdiak.
Amaia Urra sortzailearen La cosa lanak eman dio hasiera aurtnego BAD jaialdiari. Rekalde aretoan erakutsi du Urrak bere proposamena. Gainera, azaroaren 5ean Victoria Perez-ekin batera hitzaldia emango du Hika Ateneo aretoan.
Arte eszenikoen proposamen abangoardistenak ekarriko ditu Bilbora Antzerki eta Dantza Garaikidearen BAD Jaialdiak. Azaroaren 7ra bitartean izango da hori. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, aurtengo 11. edizioak eszenatoki berrietara eramango ditu ekitaldiak, hala nola, Campos Eliseos Antzokira eta Bilboko Kale Nagusiko BBK Aretora.
PreBAD
Lau egunetan zehar, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak antolatutako eszenako sorkuntzari laguntzeko Artistak egoitzan programatik sortutako bost proiektuak aurkeztu dituzte. Gainera, Arte Eszenikoen alorrean, eskarmentu handiko profesionalen eta zaleen arteko hartu-emana sustatzen&' || 'nbsp;ahaleginduko da jaialdia.Kontzertu, instalazio eta hainbat topagunek berotu dituzte jaialdiaren aurreko egunak.