Itxi

Artea

Pasai Donibaneko kiroldegian

Larunbatean egingo dute Euskadiko 30. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa

Erredakzioa

30. urteurrena ospatzeko orain arteko txapeldun guztiei omenaldia egingo zaie, Alkarkide saria aitortuta.

Azaroaren 27an Euskadiko 30. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa egingo dute Pasai Donibaneko kiroldegian. Aurtengo edizioan honako dantzari hauek izango dira lehian:
Ander Diez (Lezo), Unai Etxebeste (Baliarrain), Iker Larunbe (Atarrabia), Iker Sanz (Lezo), Aritz Iglesias (Tolosa), Aitor Arrieta (Errenteria), Beñat Asensio (Lezo) eta Juan Urretabizkaia (Tolosa).

Txapelketaren probak ondoko zatiak izango ditu: Soinu Zaharra: Puntamotz; Eskua Aldatzeko Soinua (Alpargata); Kontrapasa (Agurra); Aurkez aurke (Desafioa) eta Zortzikoa.

Txapelketak ondoko zatiak izango ditu: “Soinu Zaharra: Puntamotz”; “Eskua Aldatzeko Soinua (Alpargata)”; “Kontrapasa (Agurra)”; ''''Aurkez aurke (Desafioa)''''; eta ''''Zortzikoa''''.

Gainera, igandean, Pasai Donibaneko kiroldegian, Ukraniart haur dantza taldeak emanaldia eskainiko du. Les Joyeux Petits Souliers (Zapatatxo alaiak) taldeak antolatuta izango dira bertan, 17:30ean. Talde horrek Ukrainiako herritarren beharrak asetzeko egiten du lan, eta, batez ere, haurren beharrizanak betetzeko jarduten dira. Zehazki Lviv hiriko ospitaleen eta umezurtz-etxeen oinarrizko beharrak asetzen dituzten proiektuak jorratzen dituzte, eta igandeko emanaldiko sarrerekin lortutakoa bertara bideratuko dute.