Itxi

Artea

Egoeraren azterketa

Chillida-Lekuren etorkizuna, aztergai

Radio Euskadi/Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzak eta Chillida familiak museoaren etorkizuna bermatuko lukeen akordioa bilatzen dute.

Eusko Jaurlaritza eta Chillida familiako kideak negoziazio prozesuan murgilduta daude, Chillida-Leku museoaren etorkizuna bermatzeko.

Ustiapen defizita dela-eta, Chillida-Leku aldi baterako ixtearen beharra mahai gainean jarri da. Chillida-Lekuren hamargarren urteurrenaren ospakizunetan bertan egoeraren inguruko hausnarketa egin zuten arduradunek. Luis Chillidak (artistaren semea da eta museoaren zuzendaria) horrelako proiektu batek instituzio publikoen babesa behar duela adierazi zuen orduan.

Egoera honen aurrean, Eusko Jaurlaritzak museoaren finantza-egoera sakonki aztertzen duen txosten egin du. Chillida-Leku neguan ixtea eta Chillida familiaren jabetzaren inguruko zenbait alternatiba aztertzen ari dira orain.

Negoziazioak azken txanpan sartu dira.