Artea
Denboraldi berria
Guggenheim museoak aurrekontua murriztuko du
Erredakzioa
Ehuneko 0,7-ko jeitsieraren ondorioz, erakusketa bat gutxiago egingo dute denboraldi berrian.
Bilboko Guggenheim museoko patronatuak egindako osoko bilkuran, 2011 urterako aurrekontuak onartu ziren atzo, abenduak 1. 2010ean baino ehuneko 0,7 gutxiago izango du aurrekontuak, 2009an baino ehuneko 9 gutxiago.
Egun bizi dugun krisi garaiari egotzi dio patronatuak jeitsiera hau. Ondorioz, datorren urtean, erakusketa bat gutxiago antolatuko dute. Horretaz gain, atzo egindako batzarrean datorren urtean egongo diren erakusketen errepasoa egin zuten.
Aldi baterako hiru erakusketa, eta museoko bilduma iraunkorraren beste bi erakusketa egingo dituzte datorren denboraldian.
Otsailean inauguratuko dute lehena. Gerrarte garaian egindako lan ezberdinen erakusketak osatuko du Kaosa eta klasizismoa. Bertan, Fernand Léger, Pablo Picasso, Giorgio de Chirico, Mario Sironi, Oskar Schlemmer edo Otto Dix bezelako artisten lanak ikusi ahal izango dira.
Apirilean, Bitarte argitsua egingo dute. Dimitris Daskalopoilos bildumagile ospetsuaren lanak erakutsiko dira bertan. Eskultura eta instalazioen presentzia nabarmena egongo da.
AEB eta europako 50 eta 60ko margoak izango da Guggenheimeko bilduma iraunkorraren lehen erakusketa. AEB eta Europako korronte nagusienak erakutsiko dituzte Jackson Pollock, Willem de Kooning, Ellsworth Kelly, Karel Appel, Antoni Tàpies edo Piero Manzoni bezalako artisten lanei esker.
Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II izango da bilduma iraunkorraren bigarren erakusketa. 2009an martxan jarritako programa honi esker, museoaren sakonean dauden lanak ezagutzeko gonbitea egingo digute.
Urrian, Brancusi eta Serra izeneko erakusketa inauguratuko dute. 2011ko denboraldiari amaiera emango diona.