Itxi

Artea

Antzerkia, musika eta dantza

Etxepare Institutuaren jendaurreko aurkezpena, 'AT!' ikuskizunarekin

Erredakzioa

Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu dute, eta Patxi Lopez lehendakaria, Blanca Urgell Kultura sailburua eta Aizpea Goenaga institutuko zuzendaria izan dira bertan.

Jendaurreko jarduerei ekin die astearte honetan Etxepare Euskal Institutuak, Bilbon egin duten AT! antzerki, musika eta dantza ikuskizunaren estreinaldiarekin.

Fernando Bermuesek eta Mireia Gabiondok zuzendu dute ikuskizuna, eta 25 euskal idazlek proiektu honetarako berariaz sortu dituzten hainbat testutan oinarritzen da. Besteak beste, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Kirmen Uribe eta Ramiro Pinilla egile ezagunen lanak moldatu dituzte. Taula gainean 28 aktore, musika eta dantzari izan dira, eta Iñaki Salvadorren esku egon da zuzendaritza artistikoa. Jon Mayak sortu ditu koreografiak.

AT! ikuskizun honen aurkezpenean Patxi Lopez lehendakaria, Blanca Urgell Kultura sailburua eta Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria izan dira, besteak beste.

Joan den urrian jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutua.