Itxi

kultura

Sustapena

Etxepare Institutuak euskaraz hitz egitera animatu ditu atzerritarrak

Erredakzioa

Atzerritik datozenek euskarazko esaldi bat botatzera, Interneten grabatzen diren bitartean, animatu nahi du 'Euskara Mundiala' kanpainak.

Atzerritarrak euskeraz hitz egitera animatzen duen ekimena martxan jarri du Etxepare Euskal Institutuak. Hizkuntza ezagutzen ez dutenek euskarazko esaldi bat webkamera baten aurrean ahoskatzera animatu nahi du ''Euskara Mundiala'' izenburuko kanpainak. Honen harira, esaldi batzuk, esaera zaharrak eta aho-korapiloak jarri dituzte eskura Institutuko webgunean.

"Euskal Herriko biztanle guztiok enbaxadore gara", adierazi du erakundearen zuzendaria Aizpea Goenagak. Hori dela eta, "gure lagunak eta ezagunak euskaraz hitz egitera animatzeko" deialdia egin du Goenagak. Gainera, 24 ordutan esaldi bat euskeratzeko zerbitzua eskainiko du erakundeak.