Itxi

Artea

Kursaal Fundazioa

Suediako Operaren Balleta Kursaalean arituko da astelehenean

Erredakzioa

Munduko konpainiarik zaharrenetakoa da eta bi koreografia eskainiko ditu; Christian Spucken "Le Tableu Perdu" eta Mats Eken "Rätikka".

Datorren astelehenean, maiatzak 16, Donostiako Kursaal Auditorioan arituko da Suediako Erret Operako Balleta, Marc Ribaubek zuzenduta. Ekitaldia 20:00etan hasiko da. Kursaal Fundazioaren 11. denboraldian eskainiko den lehen dantza ikuskizuna izango da.

Konpainia munduko zaharrenetakoa eta entzutetsuenetakoa da, eta aldakortasuna du ezaugarri nagusi, gauza baita XVIII. mendetik dantza garaikiderarteko errepertorioa dantzatzeko.

Bi koreografia ezberdin eskainiko ditu astelehenean Donostian. Lehenengoa, Le tableu perdu, Christian Spuck koreografo alemaniarrarena da (Frantziako rokoko pinturaren eragina du). Egilearen hitzetan, ''''hutsalkeria hori gogoko dut; jarrerak, gorputz lengoaia hori nere balletean jaso nahi dut''''.

Mats Eken Rättika da bigarrena. Anne-Sophie Mutterek Brahmsen ''''Biolinerako kontzertua re maiorrean'''' oinarri hartuta 1997an egindako grabazioa du lanak abiapuntu. Ekek dioenez, “nire helburua musika horren irakurketa guztiz koreografiko bat egitea izan zen”.

Dantza-ikuskizun honetarako sarrerak hemen&' || 'nbsp;eskura daitezke: Telekutxan, 943 00 12 00 zenbakian; Servikutxan; kutxa.net eta fundacionkursaal.com webguneetan; eta Kursaaleko leihatilan, emanaldiko egun berean. Sarrerak 35, 28, 22, 18 eta 10 eurotan saltzen dira.