Itxi

Literatura

Literatura

'El vals lento de las tortugas' eleberria liburu-dendetara iritsi da

Erredakzioa

Ale honen aurrekoa den 'Los ojos amarillos de los cocodrilos' liburuak lortutako arrakasta errepikatu nahi du nobedade honek. Urtarrilaren 11an jarriko dute salgai.

El vals lento de las tortugas izenburua du Katherine Pancolen eleberri berriak. Los ojos amarillos de los cocodrilos nobelaren protagonista den Josephinen istorioa du mintzagai liburu honek.

Honekin batera, La Esfera argitaletxeak aurtengo lehen hiruhilekorako literatur-proposamenak aurkeztu ditu. Fikziozko obren artean, Antonio Cavanillas del Blasen Harald el Vikingo eta Eliette Abécassisen La novia sefardí eleberriak nabarmendu ditzakegu. Azken argitalpen honek sefardien historia jorratu du, Estrasburgon jaiotako marokor judutarra baten bitartez.

Nobedaden bilduma osatzeko, eleberri historikoko Blanco Corredoirak idatzitako Añoranza de la guerra dugu; Elena Pitaren No amarás a tu madre (bere semea babesteko emakume baten borroka islatzen duena); Beatriz Pottecherrek idatzitako Arroz con mango (Karibe Uharteko kultura zabalari buruzkoa); eta Cielo Roto, Alsedo eta Herraiz ikerkuntza-kazetariena, atzerriko mafiekin erlazionatutako auzi bat berritu dutenek.

Otsailaren hasieran argitalpen gehiago kaleratuko dituzte, tartean, Hirugarren Reichen bigarren gizonezkoa izan zen Goeringen biografia, Franois Kersaudy idazlearen eskutik datorkiguna.