Itxi

Literatura

Literatura

'Los enamoramientos' eleberria kaleratuko du apirilean Javier Mariasek

Erredakzioa

Maiteminari eta zigorgabetasunari buruzko istorioa izango da. Lehenengo eleberriaren 40. urteurrena apirilean ere beteko du idazleak.

Datorren apirilaren 6an salgai jarriko da Javier Mariasen azken eleberria, Los enamoramientos. Gainera, idazlearen lehenengo eleberriaren argitalpenak 40. urteurrena ere beteko du apirilean. 19 urte zituela idatzi zuen Mariasek eta Alfaguara argitaletxeak liburu horren edizio berria kaleratuko du.

"Istorio xume bat" du hizpide apirilean kaleratuko duen eleberriak, idazlearen hitzetan, "egitura hain soila ez badu ere". "Berreroslea" izan daitekeen maiteminari buruz mintzatuko da obra berria.

"Izaera honek ia gauza guztiak justifikatu ditzake: ekintza onak baina baita maltzukeriarik handienak ere", azaldu du Mariasek. Gainera, zigorgabetasuna eta "hildakoen itzulera sor dezakeen desegokikeria" ere jorratuko ditu eleberriak.

Literatura sari anitz irabazi ditu Javier Mariasek tartean, Miguel Delibes Kazetaritza Sari Nazionala (2003an), Salambo Golardoa (2003an) Tu rostro mañana eleberriagatik eta Nazioarteko Nonino Literatur Sari (Italian) bere ibilbide profesionalagatik, besteak beste.

Oxfordeko eta Madrilgo Unibertsitateetan (UCM) irakaslea izan zen. Gainera, Espainiarraren Akademiako kidea da. Tu rostro mañana eleberriarekin nazioarteko mailan arrakasta handia lortu ondoren argitaratutako lehenengo obra da Los enamoramientos. 40 hizkuntzetan, 50 herrialdeetan, itzuli dituzte bere eleberriak. Mundu mailan sei milioi ale saldu ditu.