Literatura
Sari banaketa
Ana María Matutek Cervantes Saria jasoko du gaur
Erredakzioa
Bartzelonako 85 urteko idazlea sari hau hartzen duen hirugarren emakumea izango da.
Gaur banatuko dute Alcala de Henareseko Unibertsitatean Cervantes Saria. Espainiako erregearen eskutik jasoko du garaikurra Ana María Matutek, Bartzelonako 85 urteko idazleak.
Sari hau hartuko duen hirugarren emakumea izango da, aurretik María Zambrano eta Dulce María Loynaz kubatarrak jaso baitzuten.
Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiako kide da Matute, eta bere ibilbidean zehar hainbat liburu idatzi ditu, Olvidado rey Gudú, tartean,. Orain, sari hori jasoko duela jakinda, oso pozik baina oso urduri sentitzen dela adierazi du.
Matutek ''errealitatea eta fantasia batzeko duen gaitasuna'' goraipatu du Juan Marsé epaimahaikideak.
Cervantes Saria Liburuaren Egunean, apirilaren 23an, ematen dute urtero, Cervantes eta Shakespeare idazleen heriotza oroitzeko. Aurten, baina, Aste Santuarekin bat egin duenez, saria banatzeko ekitaldia atzeratu egin dute.