Musika
Bi kontzertu
Joan Manuel Serrat abeslariak amaitu du Euskal Herriko bira
Erredakzioa
Larunbatean Bilboko Euskalduna Jauregian izan zen eta igandean Donostiako Kursaalen. Miguel Hernandez poetaren omenez egindako 'Hijo de la luz y de la sombra' lana aurkeztuko du.
Euskadin izan dugu asteburu honetan Joan Manuel Serrat abeslaria, Bilbon eta Donostian bi zuzeneko eskaintzeko. Kontzertu horretan Miguel Hernandez poetaren omenez egindako Hijo de la luz y de la sombra bere azken lana aurkeztu du euskal entzuleriaren aurrean.
Serraten emanaldia hartu zuen lehena Bizkaiko hiriburua izango zen. Larunbatean, arratsaldeko 21:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian izan zen hitzordua. Gipuzkoan, bestalde, Donostiako Kursaal Jauregian bildu dira musikariaren zaleak. Igandean, hilaren 8an, arratsaldeko 20:00etan hasi da ikuskizuna.
Pasa den otsailean kaleratu zuen artista katalanak bere azken diskoa. Hijo de la luz y de la sombra izenburukoa, 13 abestiz osatutako CD-ak eta 30 minutuko iraupena duen dokumentalak osatu dute lana.
Miguel Hernandez olerkariaren testuei musika jarri dien bigarren aldia da. Aurten, poetaren jaiotzaren mendeurrena ospatu da. Bere webgunean Serratek adierazi duenaren arabera, "aspaldiko laguna naizen heinean, eszenatokietan data hau ospatzeko beharra sentitu nuen".