Musika
Musika
Bizkaiko Trikitixa Eguna ospatuko dute igande honetan Getxon
Erredakzioa
150 trikitilari baino gehiagok hartuko dute parte. Kalejira batek hasiera emango dio egunari eta amaitzeko, erromeria bat ospatuko dute Algortan.
Bizkaiko Trikitixa Eguna hartuko du igande honetan, hilaren 23an, Getxoko bizkaitar udalerriak. Bizkaiko Trikitxa Elkarteak antolatuta, 150 trikitilari baino gehiagok hartuko dute parte. "Trikitixa zabaltzea eta sustatzea" du helburu ospakizun honek, baita "topagune izatea" ere.
Eguna eguerdiko 12:00tan hasiko da. Ordu horretan kalejira batek hartuko ditu Algortako kaleak. Bertan Bizkaiko bost eta Gipuzkoako bakar bateko trikitixa eskoletako ikasleek parte hartuko dute, trikitixa zaleekin batera. 14:30ean trikitixa eskolen topagunea izango da Algortako Tellegorri plazan. Ordu erdi beranduago, Algortako Zabala eskolan bazkaria ospatuko dute. Egunari amaiera borobilak emango dio Triki ta ke taldeko erromeriak (Tellagorri enparantzan ere izango dena).