Musika
Ekainaren 18tik 20ra
Eric Sardinas eta Raimundo Amador, Getxoko Blues Jaialdian
Erredakzioa
Bertan izango dira ere Bettye Lavette eta Music Maker Foundation egitasmoko kideak: Dr. Burt, Pat Cohen, Eddie Tigner, Beverly Watkins, Tommy Brown eta Lil' Joe, besteak beste.
Eric Sardinas izango dugu Getxon ekainaren 18an. Floridako bluesmanak Eric Sardinas &' || 'amp; Big Motor azken lana aurkeztuko du. Jaialdiko arduradunen hitzetan, ''''lan honetan bere ibilbide bereziari jarraitu dio artistak, generoan aurrez ezarrita dauden ideia guztiekin hautsiz''''.''''Bluesa bukaerarik gabeko aukerez betetako etorkizunera eramateko ahalegina da Sardinasena'''', jaialdiko antolaketaren ustez. Raimundo Amador izango du emanaldi honetan lagun, ''''rocka edo bluesa bezalako estilo ezberdinak uztartzeko gai den Espainia mailako flamenko munduan gitarra jotzaile nagusienetako bat''''.
Larunbatean Betty LaVette hartuko du jaialdiak. 2008an Grammy sarietarako izendatu zuten, The Scene of Crime lanarekin. 2004an eta 2008an Blues Music Award sariak irabazi zituen.
Igandean, ekainaren 20an, itxiko dute jaialdia, Music Maker Foundation proiektuarekin. ''''Bluesaren ohitura eta benetakotasuna'''' berreskuratzea du helburu, eskarmentu handiko bluesmenen eskutik. Dr. Burt, Pat Cohen, Eddie Tigner, Beverly Watkins, Tommy Brown eta Lil'' Joe bezalako izan ezagunak bilduko dira Getxon.