Itxi

Musika

Musika

Atom Rhumba eta Doctor Deseo, larunbatean, Bonberenea Sutan jaialdian

Erredakzioa

Sexty Sexers, Ama Say eta Anari ere Tolosan egongo dira, 21:00etatik aurrera; Bonberenea etxearen eta bertako proiektuen alde erabiliko dute bildutako dirua.

Atom Rhumba eta Doctor Deseo Tolosan egongo dira, larunbatean, Bonberenea Sutan jaialdiaren barnean. Kontzertuak Bonberenea futbol zelaian izango dira, Gipuzkoako udalerri horretan, eta, talde horiez gain, Sexty Sexersek, Ama Sayk eta Anarik ere joko dute. Saioa 21:00etan hasiko da (19:30ean zelaiaren ateak zabalduko dituzte), eta bildutako dirua Bonberenea etxearen eta bertako proiektuaren alde erabiliko dute antolatzaileek.

Horiek euren webgunean azaltzen dutenez, "Bonberenea Etxearen huste eta birrintzearen aurkakoak gara, eta hori da, hasiera batean, Tolosako Udalaren ideia. Horrek bultzaturik, ekintza honek etxea eta bertan daudenen moralak indartu egingo dira". Etxearen barruan, hain zuzen ere, TxakaPatata Brothers Dj´s egongo dira.

Bonberenea Sutan jaialdirako sarrerek 15 euro balio dute.