Musika
Estatuko bira
Joe Satriani rock gitarrista Bilbon izango da azaroan
Erredakzioa
Rockstar aretoan arituko da zuzenean datorren azaroaren 20an. Gainera, Madrilen eta Bartzelonan ere joko du, hemendik aste gutxitara kaleratuko duen 'Black Swans & Wormhole Wizards' diskoa aurkezteko.
Joe Satriani kitarra-jotzailea gurean izango dugu udazken honetan. Hitzordua Bilboko Rockstar aretoan izango da, datorren azaroaren 20an. Bizkaiko hiriburua bisitatu baino lehen, Madriletik eta Bartzelonatik igaroko du Sastrianik, azaroaren 17an Apolo aretoan eta azaroaren 18an La Riviera aretoan, hurrenez hurren. Sarrerak 35 eurotan salgai daude dagoeneko Ticketmaster webgunean. Hemendik aste gutxi batzuetara kaleratuko duen Black Swans &' || 'amp; Wormhole Wizards izenburuko diskoa aurkeztera dator New Yorkeko musikaria.
Surfing with the Alien albumarekin bere lehenengo arrakasta lortu zuen 1987. urtean rock instrumentalaren kitarra-jotzaileak. Bederatzi urte beranduago, 1996ean, ''G3'' musika bira handienetarikoari hasiera eman zion musikariak. Arrakastatsua oso bilakatu zen hura, AEBetan, Europan, Hegoamerikan, Japonian eta Australian eskainiko emanaldietan sarrera guztiak agortuz. 100 milioi disko baino gehiago saldu ditu dagoeneko eta Grammy sarietan 14 hautagaitza eskuratu ditu.
Metallica taldeko Kirk Hammet eta Steve Vai handia bezalako kitarra-jotzaileen maisua izan da eta iaz, bere musika taldea sortu zuen, Sammy Hagarekin, Michael Anthony de Van Halenekin eta Chad Smithekin. Classic Rock aldizkariaren 2009. urteko talde onena izendatu dute Chickenfoot banda.