Musika
Diskoa
'Vitoria Suite', salgai AEBetan
Erredakzioa
Jazza, blues, euskal musika tradizionala eta flamenkoa uztartzen ditu Wynton Marsalis tronpeta jotzaile estatubatuarrak.
Wynton Marsalisek konposatutako Vitoria Suite lana salgai da AEBetan. CD bat eta DVD bat biltzen ditu, lana osatzen duten 12 mugimenduekin:&' || 'nbsp;Jazz at Lincoln Center Orchestrarekin batera egin du, Paco de Luciaren eta Chano Dominguezen kolaborazioarekin.
Iñaki Añúa Gasteizko Jazzaldiaren zuzendariak eskatuta egin du, ekitaldiaren 25. urteurrena ospatzeko. Jazza, blues, euskal musika tradizionala eta flamenkoa uztartzen ditu Wynton Marsalis tronpeta jotzaile estatubatuarrak.
Urriaren 21, 22 eta 23an New Yorkeko Rose Theaterren aurkezpenak egingo dituzte, musika latinoari eskainitako programa batean.
Wynton Marsalis Estatu Batuetako konposatzaileak Gasteizko kontserbatorioan grabatu zuen Vitoria Suite izeneko konposizio berezia, Arabako hiriburuari eskainitakoa.&' || 'nbsp;Jesus Guridi musika kontserbatorioan eginen dute grabazioa, Jazz at Lincoln Center Orchestraren laguntzarekin.