Itxi

Musika

Argitalpena

'Txinaurriak, Mikel Laboari Ikasitako Kantuak' aurkeztu dute

Erredakzioa

19 euskal talde eta musikari biltzen dituen lana LP bikoitza eta CD bikoitzean argitaratu du bIDEhUTS plataformak.

Donostiako Kafe Antzokian, DOKA, eguerdian egin duten prentsaurrekoan aurkeztuko dute Txinaurriak, Mikel Laboari ikasitako kantuak. Disko bikoitz honetan, 19 euskal talde eta musikari bildu dira Mikel Laboaren kantutegitik aukeratutako kantu bana egiteko.

Bi argitalpen ditu lanak (180gr-ko 2LP+2CD / 2CD) eta artista handiaren kantuei hainbat euskal talde eta musikarik egindako moldaketez osatuta egongo da.

TXINAURRIAK Mikel Laboari Ikasitako Kantuak

Willis Drummond: ''Gaztetasuna eta zahartasuna''
Hotel + Miren Iza: ''Nao es tu, faculdade de sentir''
Berri Txarrak: ''Liluraren kontra''
Xabier Montoia: ''Xoxo beltza''
Zura: ''Haize hegoa''
Amodio: ''Baga-biga-higa''
Anari: ''Aintzinako bihotz''
Dilistak: ''Negu hurbila''
Akauzazte: ''Txoria txori''
Ama say: ''Ama hil zaigu''
Ruper Ordorika: ''Gure bazterrak''
Lisabö: ''Gure hitzak''
Gabon Caligula: ''Kirru''
Inoren Ero Ni: ''Langile baten galderak liburu baten aurrean''
Atom Rhumba: ''Lizardi''
Gora Japon: ''Bedeinkatua''
Audience: ''Lili bat''
Borrokan: ''Komunikazio inkomunikazioa''
Mursego + Eten: ''Zaude lasai''