Musika
Okerrera egin du
Enrique Morente koman dago
Erredakzioa
Ebakuntza osteko batek arazoak eragin dizkio eta osasun egoerak txarrera egin du. Bertan behera gelditu dira Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen eskaini behar zituen kontzertuak.
Enrique Morenteren egoerak txarrera egin du, eta koman dago. ''''Pronostikoa larria da'''', familia iturriek gaur jakinarazi dutenez.&' || 'nbsp;Joan den ostiralean ultzera ebakuntza egin zioten flamenko-kantariari, eta ebakuntza ostekoak hainbat arazo sortu dizkio. Hilaren 25ean 68 urte beteko ditu.
Enrique Morentek datozen egunetarako Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen aurreikusita zituen kontzertuak bertan behera gelditu dira. El barbero de Picasso azken lana aurkezteko etortzekoa zen Morente geurera. Abenduaren 12an Donostiako Kursaal aretoan zuen hitzordua; hurrengo egunean Bilboko Arriagan, hilaren 15ean Iruñeko Gayarre Antzokian eta abenduaren 16an Gasteizko Principal Antzokian.
Bilboko Arriaga Antzokian ohar batean jakinarazi duenez, Arriaga Antzokiko leihatiletan eskuratutako sarreren zenbatekoa leihatiletan bertan itzuliko da. Beste salmenta-bide batzuk erabiliz erositako sarreren zenbatekoa, berriz, automatikoki itzuliko da ordaintzeko erabilitako bankuko kontura.
Kursaal Fundazioak jakinarazi duenez, sarreraerosta zuten lagunek dirua berreskuratzeko aukera izango dute, Kursaal aretoko leihatiletanbertan,. Abenduaren 10ean, 12an, 16an, 19an eta 30ean jaso ahal izango dute,17:00etatik 20:00etara.