Musika
Concurso
46. Heineken Jazzaldiak tokiko taldeen aukeraketa hasiko du
Erredakzioa
16 taldek parte hartuko dute doan eskainiko diren kontzertu egutegian.
46. Heineken Jazzaldiak Tokiko Taldeen aukeraketa hasiko du datorren ostiralean, urtarrilak 21. Guztira 16 taldek parte hartuko dute ziklo honetan. Victoria Eugenia Cluba, Altxerri eta FNAC Foruma izango dira kontzertuak egingo diren aretoak. Emanaldi guztiak doakoak izango dira. Victoria Eugenia Clubeko kontzertuetara joateko egunean bertan, arratsaldeko bostetatik aurrera. jaso beharko dira gonbidapenak antzokiko txarteldegian.
Lakuntza Brothers taldeak ostiralean eskainiko duen kontzertuak emango dio hasiera aukeraketa ziklo honi. Larunbatean Gregario de Luxe taldearen txanda izango da eta astelehenean berriz, Stay Blues taldearena.Hiru emanaldi hauek Victoria Eugenia Clubean egingo dira.
Hemen ikusi daiteke kontzertuen egutegi osoa .