Itxi

Musika

Heriotza

Gary Moore: rockari lotutako 'bluesman' baten biografia

Erredakzioa

Skid Row edo Thin Lizzy bezalako izenei lotuta dago gitarristarena, baina bakarkako ibilbide mardula egin zuen.

Belfasten (Ipar Irlanda) jaio zen Gary Moore, 1952eko apirilaren 4an. Musikarekin lotutako ibilbidea 60eko hamarkadan hasi zuen. 1970an Skid Row taldearekin hasi zen, CBS zigiluarekin kontratua lortuz.

Urte batzuk beranduago Ipar Irlandako Thin Lizzy talde mitikoan sartu zen, aurretik Skid Rown parte hartu zuen Phil Lynott abeslariak deituta. 1979an hasi zen bakarkako ibilbidearekin, "Parisienne Walkaways" diskoarekin. Arrakasta asko izan zituen gero:&' || 'nbsp;"Wild Frontier" (1987) eta "Still Got the Blues" (1987), kasu. 1994an, Ginger Bakerrekin batera BBM&' || 'nbsp;taldean aritu zen eta gero bakarkako ibilbidearekin jarraitu zuen.

"Dark Days In Paradise" (1997), "Back To The Blues" (2001), "Power of the Blues" (2004) ed "Live at the Monsters of Rock" (2003)&' || 'nbsp;bezalako lanak ekarri zituen bere bakarkako ibilbideak. 2005eko abuztuan Thin Lizzy taldeko partaide batzuekin bildu zen Dublinen egindako kontzertu batean.&' || 'nbsp;

"Old New Ballads Blues" (2006) eta "Close as you get" (2006) dira Mooren azken estudioko diskoak. 2010ean Errusian eta Asian izan zen, eta udarako hainbat emanaldi prestatzen ari zen.

2011ko otsailaren 6an hil zen Gary Moore, Esteponan (Espainia).