Musika
Igande honetan
Frantziako Orkestra Nazionalak natura omenduko du Kursaalen
Erredakzioa
1934an sortuta, musikari frantziarrek Beethovenen '6. Sinfonia' eta Stravinskyren 'Naturaren sagaratzea' interpretatuko dituzte. Hitzordua igande honetan izango da, 19:00etan.
Naturaren inguruko egitarau musikala eskainiko du igande honetan Donostiako Kursaalen Frantziako Orkestra Nazionalak. Daniele Gattik zuzenduta, Beethovenen 6. Sinfonia eta Stravinskyren Naturaren sagaratzea piezak interpretatuko dituzte. Hitzordua, beraz, Kursaal Auditorioan izango da eta sarrerak salgai daude 10 eta 55 euro bitarteko.
1934an sortuta, musikari iraunkorrak izan dituen Frantziako lehen orkestratzat har daiteke. 2008. urtetik, zuzendari lanetan aritu da Daniele Gatti.
Bira Europatik eta Iparramerikatik
2009. urtean, Zuricheko Operako zuzendari titularraren kargua hartu zuen Gattik. Gainera, harreman estua du Vienako Filarmonikoarekin eta Concertgebouw-ko Orkestrarekin, eta orkestra horiei laguntzen die biretan eta kontzertu-denboraldietan.
2010-2011 denboraldian, Daniele Gattik eta orkestrak bira bat egingo dute Europako eta Iparramerikako hiri nagusietan barna: Londres, Bonn, Frankfurt, Viena, Madril, Bartzelona, New York, Chicago, Filadelfia eta Washington.