Musika
Lan berria
Maiatzaren 3an kaleratuko du Vetusta Morlak 'Mapas' disko berria
Erredakzioa
Entzungai dugu dagoeneko 'En el río' aurrerapena. Uztailaren 8an Bilbao BBK Live jaialdian arituko da talde madrildarra, eta bi egun lehenago BBK Aretoan ere izango ditugu.
Vetusta Morla taldeko mutilek maiatzaren 3an kaleratuko dute Mapas disko berria. Aurrerapen gisa, ''''En el río'''' kantua entzungai jarri dute taldearen webgunean.
Estatu mailan lan berri hau aurkezteko bira hasi baino hiru egun lehenago kaleratuko dute diskoa. Izan ere, maiatzaren 6an ekingo diote birari, Murtziako S0S 4.8 jaialdian. Ondoren, hainbat hiri bisitatuko ditu Vetusta Morlak: Malaga, Bartzelona, Granada, Sevilla, Kordoba, Madril, Aviles, Vigo, Bilbo (BBK Live
2011), Benidorm, Valentzia eta Burriana (Castello).
Vetusta Morla taldekoek bi hitzordu dituzte uda honetan Bizkaiko hiriburuan: uztailaren 6an Bilboko BBK Aretoan arituko dira (Bilbao BBK Live Bereziak programazioaren baitan) eta uztailaren 8an 2011ko Bilbao BBK Live jaialdian izango dira.