Itxi

Musika

Kontzertua

Shakirak San Mames lehertuko du

Erredakzioa

Soinu eta argi ikuskizun berezia prestatu du artista kolonbiarrak Bilbon, 40.000 ikus-entzuleren aurrean, eskainiko duen emanaldirako.

Shakirak larunbat honetan San Mamesen eskainiko duen kontzertua 22:00etan hasiko da. Ateak 18:30ean irekiko dituzte, eta 20:30ean Juan Magán eta Ragdog taldeen kontzertuak hasiko dira. Bilbon 40.000 ikus-entzule inguru biltzea espero dute antolatzaileek.

Agertokia eraikitzeko lanak erritmo onean doaz, eta larunbat goizerako amaituta egongo dira.

2010eko irailean BEC Bilbao Exhibition Centren eskaini zuen kontzerturako sarrera guztiak agortu zituen Shakirak. Aurretik, Europan zehar biran aritu da eta igandean Bartzelonako futbol jokalariekin ospatu zuen aurten ere Liga irabazi izana.

Bere ibilbide osoan 15 lan argitaratuta, 60 milioi diskotik gora saldu ditu Shakirak mundu osoan, eta bi Grammy sari eta zazpi Grammy Latino lortu ditu.

SHAKIRA
+ Juan Magán eta Ragdod
Ekainak 4 larunbata
Ateen irekiera: 18.30
Juan Magán eta Ragdod: 20.30
Shakira: 22.00

Sarreren salmenta

Sarrerak BBK, Ticketmaster, Servicaixa eta Livenation sareetan eta Last Tour Internationalen atarian daude salgai.