Itxi

kultura

Hurrengo fasera igaro ondoren

Donostia 2016 helburu posible eta erreala bihurtu da, Elorzaren ustez

Erredakzioa

Donostiako alkatea, Blanca Urgell Kultura sailburua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kideak Donostian bildu dira, 2016ko Europako Kultur Hiruburua izateko lehian lehendabiziko azterketa gainditu ondoren.

Lehenengo fasera igaro ondoren, 2016ko Europako Kultur Hiruburua izateko hurbilago dago Donostiako hiria. Udaleko, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak Donostian bildu dira ostiral arratsaldean hurrengo fasera igaro izana ospatzeko. Pozik agertu dira lehenbiziko lorpen honen aurrean.

Donostia 2016 "amets bat izateari utzi dio eta helburu posible eta erreala bihurtu" dela baieztatu du Odon Elorzak. Gainera, hautagaitza honek "proiektu erraldoiak" ez dituela argitu du, "ideiak eta sentipeak ditu oinarrian". "Kulturak", adierazi du Donostiako alkateak, "zauriak sendatzen balio behar digu, gurean biltzeko".

Antzeko adierazpenak egin du Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. "Atzo lortutakoak", Donostiako hautagaitza hurrengo fasera igarotzeak, "Euskadiko toki guztietara eraman du proiektua, oso indartsu gainera". "Apustu honen atzean Euskadiko biztanle guztiak behar ditugu", gaineratu du Kultura sailburuak. Urgellen esanetan, "Euskadi osoaren apustua izan behar du".