kultura
Euskararen alde
Iparralden sartuko da bihar Korrika 17
A.A.
Erredakzioa
Tutera, Tafalla, Liedena, Martzila eta beste hainbat herri igaro ditu gaur. Bihar iluntzerako, ostera, Baionara helduko dela espero da.
Korrikaren 17. edizioak Iparraldeko lurrak zapalduko ditu bihar. Gaueko 22:15ean espero dute Baionan. Aurretik , ordea, Nafarroako hainbat herri igaro beharko ditu.
Euskararen aldeko lasterketa Erribera eta Pirinio ingurua lotzen dituen errepideetan barrena ibili da gaur. Hainbat euskalakarik eraman dute lekukoa Tuteran, Tafallan, Liedenan, Martzilan eta beste hainbat herritan.
Bihar, berriz, Baztan eta Bortzirietako lagunen txanda izango da. Elizondo goizeko 10ak aldean izango da eta Lesakatik 15:20 inguruan pasako dela espero dute. Ondoren, Iparraldera sartuko da Saratik (17:20) eta Biarritzen izango da 20:20ean. Azkenik, Baionan amaituko du eguna, 22:15ean iritsiko baita bertara.