Itxi

Zinema

Euria iragarri dutelako

Atzeratu dute Iruñan girotutako Bollywoodeko filmaren grabaketa

Erredakzioa

Ekainaren 15tik 18ra bitarterako euria iragarri dutenez, Iruñako Alde Zaharrean izango zen grabaketa atzeratu dute. Sanferminak igaro ondoren, behintzat, ez dute filmaketari hasiera emango.

Ekainaren 15tik 18ra bitartean Iruñako Alde Zaharrean aurreikusita zegoen Zindagi milegi da dobara (Bizitza bakarra dugu) Bollywoodeko filmaren grabaketa atzeratu dutela jakinarazi du Kanzaman produkzio-etxeak. Egun horretarako iragarri duten euria da horren arrazoia. Aditzera eman dutenaren arabera, San Ferminetako jaiak igaro ondoren, behintzat, ez diote hasiera emango grabaketari. Iruñako Udala, bestalde, merkatarien elkarteekin, ostalaritzako lagunekin eta antzekoekin bildu da horren berri emateko.

Sanferminetako entzierro batean filmaren protagonistak grabatzeko asmoa du Kazaman ekoizle indiarrak. 11,5 milioi euroko aurrekontua du filmak eta iragarpenen arabera, 70 milioi lagun baino gehiago ikusiko dute filma Indian eta 3 milioi lagun atzerrian. Estatuan filmatuko den Bollywoodeko lehenengo filma dugu.