Zinema
Estreinaldiak
Sandra Bullock, protagonista zinema-aretoetan
Erredakzioa
'Un sueño imposible'ren estreinaldiaz gain, Daniel Burmanen 'Dos hermanos' eta Danny Devitoren 'En la boda de mi hermana' helduko dira aste honetan zinema-aretoetara.
Un sueño imposible (The Blind Side) filma estreinatuko dute aste honetan. Sandra Bullockek Emakumezko Aktore Onenari saria eskuratu zuen pelikula horrengatik. Gainera, Danny Devitok bere amodio platonikoa berreskuratuko du En la boda de mi hermanarekin eta Daniel Burmanek Dos hermanos estreinatuko du.
Sandra Bullockek aldaketa egin du bere ibilbidean Un sueño imposible (The blind side) filmarekin. Emakumezko Aktore Onenari saria eskuratu zuen 2010ean, umore ukituak dituen drama da John Lee Hancockek zuzendutako filma eta Michael Oher futbol amerikarreko izarraren bizitza du oinarritzat.
Antonio Gasalla eta Graciela Borges aktore argentinarrak dira Dos hermanos filmeko protagonistak. Daniel Burman argentinarra da zuzendari eta gidoilaria eta amodio-gorroto erlazio baten inguruko istorioa da, Uruguay eta Buenos Aires artean.
Will Arnet, Josh Duhamel, Danny Devito eta Kristen Bell dira En la boda de mi hermana filmaren protagonistak. Komedia erromantiko bat da, Mark Steven Johnsonek (Daredevil edota Ghost Tider) zuzenduta. Amodioan fedea galdu dutenentzat esperantzazko oihu bat da.
Tom Dey (Novia por contrato)&' || 'nbsp;zuzendariaren umeentzako film bat da Marmaduke. Daniar handi ezaguna pantaila handira eraman du, 20 herrialdetako 600 egunkaritako komikietan presentzia eduki ostean. Irudi errealez gain, ordenagailuz sortutakoak ikusi ahal dira.
Benoît Jacquot zuzendari frantziarrak Villa Amalia zuzentzen du:&' || 'nbsp;Pascal Quignard (Todas las mañanas del mundo) idazle frantziarraren eleberrian dago oinarrituta eta esperantzarako tartea erakusten du, nahiz eta dena lainotuta egon. Posible da desagertzea eta bizitza berri bat hastea.
Florentino Fernandez, Jose Maria Yuste eta Chiquito de la Calzada dira La venganza de Ira Vamp filmaren protagonistak. Alvaro Saenz de Heredia (Aquí llega el condemor:&' || 'nbsp;el pecador de la pradera) espainiarrak zuzentzen du. Aldi berean, zinemaren historiaren klasikoak omentzen eta parodiatzen ditu.
El regalo Cristian Galaz eta Andrea Ugalde zinemagile txiletarren azken emaitza da. Viña del Marreko 2008ko edizioan Epaimahai gaztearen saria jaso zuten eta Delfina Guzmanek Valladolideko 2009ko Semincin Emakumezko Aktore Onenari saria jaso zuen. Guzmanez gain, Nelson Villagra dira protagonistak eta bizitzaz gozatzeko beharraz aritzen da.
Hirokazu Kore-eda japoniarraren film bat helduko da gure zinema-aretoetara. Air dollen, tristurari eta poztasunari buruzko drama bat da eta bizitzaren zentzuari buruzko hausnarketa bat da. Panpin puzgarri baten ikuspegitik abiatzen da:&' || 'nbsp;bikote bakarti bat du, benetakoa bailitzan tratatzen duena.