Itxi

Zinema

2010eko edizioa eta gero

Mikel Olaciregui Zinemaldiko zuzendariak irailean dimitituko du

Erredakzioa

Aurtengo edizioa amaitu bezain laster, zuzendaritza kargua utziko du. Zinemaldiak jakitera eman duenez, arrazoiak "erabat pertsonalak" dira. Jose Luis Rebordinosek haren lekua beteko du.

2010eko Donostiako Zinemaldiaren edizioa amaitu bezain pronto, dimititzeko asmoa ezagutarazi dio Mikel Olaciregui zuzendariak Zinema Jaialdiaren antolatzaileei. Jaialdiak jakitera eman duenez, Olacireguiren arrazoiak "erabat pertsonalak" dira, "Zinemaldiaren zuzendaritzan betetako epeari amaiera emateko nahian",hain zuzen ere.

Olacireguiren dimisioa onartu ondoren, Jose Luis Rebordinos Donostiako zinema arduraduna eta Zuzendaritzako kidea aukeratu du ondorengojaialdiaren Kontseiluak. Rebordinosek datorren urtean hartuko ditu ardurak, aurtengo edizioaren antolakuntza, momentuz, Olacireguiren eskuetan geratuko baita.

1993. urtean iritsi zen Mikel Olaciregui Zinemaldira. Kudeatzaile ardurak bete zituen lehendabizi, ondoren zuzendariordea izan zen 199. urtetik eta zuzendaria azken bederatzi urteetan (2001. urteetatik).